Hasieran orrira joan

Produktu eta Serbitzuak >Expres Zuzeneko|Mezularitza eta Banaketa|Neurrirako Garraioak|Logistika. Lekualdaketak eta Muntaketak

Mezularitza eta Banaketa
Gure flota

Mezularitza

Berehala jasotzeko eta emateko zerbitzuak; izan ere, Bilbotik bertatik deituz gero, erantzun-denbora 30 minutu baino gutxiagokoa da, eta Bizkaiko beste leku batetik deitzen badigute, berriz, 60 minutu baino gutxiagokoa.

Gidariak barne-sare baten bidez komunikatuta daude gure eragiketa-zentroarekin. Bezeroen beharren arabera esleitzen da pertsonala; horrelako jarduerak egiten dituen gidariak jarraitutasuna izango du, eta, beste batek ordezkatu behar badu, behar bezalako prestakuntza emango zaio.

  Flota
Probintziako, eskualdeko, penintsulako eta uharteetarako bidalketak egiten ditugu, zerbitzu hauen bidez:

 Entrega-ordutegien arabera:

  • 10:00ak baino lehenagoko entregak, hiriburuetan.
  • 14:00ak baino lehenagoko entregak, hiriburu eta herrietan.
  • 20:00ak baino lehenagoko entregak, hiriburu eta herrietan.
Mezularitza:
  • Diario El Correo.
  • El Mundo.
  • Diputación.
  • Osakidetza.

Banaketa

Produktu hori bidalketen deskarga, sailkapena, identifikazioa eta trazabilitatea egiteaz arduratzen da. Ondoren, ibilbide estandarizatuen bidez, Bizkaian entregatzen dira 8 orduko epean, eta Bilbon, 4 ordukoan.

Sistema horren barruan, honako hauek erregistratzen dira:

  • Gabeziak.
  • Atzeratutako entregak.
  • Zerbitzu-akatsak.
  • Itzulpenak.
  • Entregak.

Gure sistemaren eta kasuan-kasuan aplikatu behar den protokoloaren bidez, bezeroei egunero ematen diegu horren guztiaren berri.

  Pabiloia

Banaketa:
  • Zeleris.
  • Telefónica.
  • Vodafone.